2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

Euskalkiak, euskararen altxorra


Sarrera honetan, euskalkienganako hurbilketa eta ezagutza areagotuko dugu. 
Horretarako, lehenik, ikusi euskalkiei buruzko "Tribuaren berbak" saioko bideo hau:

Euskal Herriko euskalkien azkeneko mapa (hemen azpian daukazuena) Koldo Zuazorena da. Bere sailkapenen arabera, 6 euskalki izango lituzke euskarak: 
  1. Mendebaldekoa.
  2. Erdialdekoa.
  3. Nafarra.
  4. Nafar-lapurtarra.
  5. Zuberotarra.
  6. Ekialdeko nafarra (gaur egun, hilzorian dagoen euskalkia).
 ZER EGIN BEHARKO DUZUE BINAKA?
  1. Euskalkien kontzeptu mapa bat (C-MAP Tools aplikazioarekin): zenbat euskalki eta azpieuskalki dauden esanez.
    • Kontzeptu mapa hori dokumentu modura bidali beharko didazue Gmailetik.
  2. Institutuko ikasle zein irakasle bat aukeratu eta bere euskalkian hitz egiten elkarrizketatu. 
    • Ondoren, zuen Youtubeko kanalera igo beharko duzue eta bideo horren lotura nirekin Gmail bidez partekatu.
    • Elkarrizketa bera igo dezakezue edo nahi izanez gero, maila desberdinetako ikasle edo familiakoekin eskuineko bideoa bezalako zerbait egin dezakezue .
  3. Laguntza modura, hona hemen: batetik, euskalkien lekukotasunak biltzen dituzten bi web orri eta bestetik, euskalki desberdinen hiztegiak aurki ditzakezun web-orria:
    1. http://www.euskalkiak.eus/ 
    2. https://ahotsak.eus/euskalkiak/
    3. http://www.hiztegia.net/herriz.php

Ingurumena zaindu



Gazteok zerikusi handia dugu ingurumenaren zainketan. Izan ere, etorkizunean, gurea izango da gaur egun sortzen ari garen ingurumena eta bertan bizi beharko dugu. 

Horregatik, oso garrantzitsua da dagoeneko natura zaintzen hastea.
Etorkizunean izango duguna hobea izango da horrela. 
Gaur egun jada ekintza asko egiten dira ingurumenaren alde, baina oraindik asko dago egiteko, eta lan horretan ezinbestekoa da guztion parte hartzea.


 Ariketa hauek egin ondoren, zure egunerokotasunean ingurumena zaintzeko hartzen dituzun neurriak idatzi beharko dituzu sarrera honetako iruzkin batean.

Hauek dira egin beharko dituzun ariketak:

ORAIN BAI! ZEINTZUK DIRA INGURUMENA ZAINTZEKO HARTZEN DITUZUN NEURRIAK?
IDATZI ZURE IRUZKINA.


GOGORATU: ingurumena zaintzea, guztion ardura da.

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna



Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna , urtero, azaroaren 25ean ospatzen den Nazioarteko Eguna da. Dominikar Errepublikak proposatu zuen egun hau ospatzea eta beste 60 herrialdek babestu zuten. Ondoren, Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusien babesarekin egun hori ospatzea erabaki zen.


ZERGATIK PROPOSATU ZUTEN EGUN HAU OSPATZEA? 

1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikako Rafael Leonidas Trujillo diktadoreak Mirabal ahizpak hiltzea agindu zuelako, bere erregimenaren aurkako ekintzaileak izateagatik. Ahizpa horien eta munduan indarkeria jasan duten eta jasaten duten gainontzeko emakumeen kontrako indarkeria salatzeko, baita munduko herrialde guztietan emakumeen kontrako indarkeria desager dadin aldarrikatzeko, urtero, azaroaren 25ean egun hau ospatzen da.

HAUSNARKETARAKO UNEA HELDU DA.  Baloreak Blogean sartu eta "Kantu berriak" deitzen den sarrera aurki ezazu.  Bertan, orain aipatutako egunari buruzko bideo bi aurkituko dituzu. Ikus itzazu bideo horiek eta ondoren, eman gai horri buruzko zure iritzia sarrera honetan.

Hemen, sarrera horretako bigarren bideoa eta bideoaren letra: 


Berritsu-isilak, polit-itsusiak, 
argal-lodi, ilun-argi, altu-baxuak, 
elbarri eta itsu, gor edo mutuak. 
Denak ezberdinak, eskubide berberak.


Gorputz eta izaera bakarrekoak gu, 
nork bere burua maitatu,
 nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan, 
aukera neurea izango da! 


Nire gorputza da 
aske eta librea, 
nahi dudan moduan, 
maite dudan munduan. 


Elkartu, sentitu, nahi duzunarekin. 
Zer lagunekin batu, aukera zeuk egin. 
Zure desio eta zaletasunekin
 aurrera egin maitatzen zaituztenekin. 


Gorputz eta izaera bakarrekoak gu, 
nork bere burua maitatu, 
nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan, 
bidea nirea izango da! 


Nire gorputza da 
aske eta librea, 
nahi dudan moduan, 
maite dudan munduan.