Emakumeen
aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
, urtero, azaroaren 25ean ospatzen den Nazioarteko Eguna da. Dominikar Errepublikak proposatu zuen egun hau ospatzea eta beste 60 herrialdek babestu zuten. Ondoren, Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusien babesarekin egun hori ospatzea erabaki zen.
ZERGATIK PROPOSATU ZUTEN EGUN HAU OSPATZEA?
1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikako Rafael Leonidas Trujillo diktadoreak Mirabal ahizpak hiltzea agindu zuelako, bere erregimenaren aurkako ekintzaileak izateagatik. Ahizpa horien eta munduan indarkeria jasan duten eta jasaten duten gainontzeko emakumeen kontrako indarkeria salatzeko, baita munduko herrialde guztietan emakumeen kontrako indarkeria desager dadin aldarrikatzeko, urtero, azaroaren 25ean egun hau ospatzen da.
HAUSNARKETARAKO UNEA HELDU DA. Baloreak Blogean sartu eta "Kantu berriak" deitzen den sarrera aurki ezazu. Bertan, orain aipatutako egunari buruzko bideo bi aurkituko dituzu. Ikus itzazu bideo horiek eta ondoren, eman gai horri buruzko zure iritzia sarrera honetan.
Hemen, sarrera horretako bigarren bideoa eta bideoaren letra:
Hemen, sarrera horretako bigarren bideoa eta bideoaren letra:
Berritsu-isilak,
polit-itsusiak,
argal-lodi,
ilun-argi, altu-baxuak,
elbarri
eta itsu, gor edo mutuak.
Denak
ezberdinak, eskubide berberak.
Gorputz
eta izaera bakarrekoak gu,
nork
bere burua maitatu,
nik
badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan,
aukera
neurea izango da!
Nire
gorputza da
aske
eta librea,
nahi
dudan moduan,
maite
dudan munduan.
Elkartu,
sentitu, nahi duzunarekin.
Zer
lagunekin batu, aukera zeuk egin.
Zure
desio eta zaletasunekin
aurrera
egin maitatzen zaituztenekin.
Gorputz
eta izaera bakarrekoak gu,
nork
bere burua maitatu,
nik
badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan,
bidea
nirea izango da!
Nire
gorputza da
aske
eta librea,
nahi
dudan moduan,
maite
dudan munduan.

Ez litzateke inolako indarkeriarik existitu beharko, denok berdinak garelako eta elkar errespetatu behar dugulako.
ErantzunEzabatuBloga asko gustatu zait, Itsasne, gu hezteko baliabide motibagarri eta desberdina.
Marleny
oso polita da,bloga asko gustatu zait.
ErantzunEzabatuNeskek eta mutilek eskubide berdinak dituztela uste dut. Bideoa oso ederra da.