Sarrera honetan, euskalkienganako hurbilketa eta ezagutza areagotuko dugu.
Horretarako, lehenik, ikusi euskalkiei buruzko "Tribuaren berbak" saioko bideo hau:
Euskal Herriko euskalkien azkeneko mapa (hemen azpian daukazuena) Koldo Zuazorena da. Bere sailkapenen arabera, 6 euskalki izango lituzke euskarak:
- Mendebaldekoa.
- Erdialdekoa.
- Nafarra.
- Nafar-lapurtarra.
- Zuberotarra.
- Ekialdeko nafarra (gaur egun, hilzorian dagoen euskalkia).
- Euskalkien kontzeptu mapa bat (C-MAP Tools aplikazioarekin): zenbat euskalki eta azpieuskalki dauden esanez.
- Kontzeptu mapa hori dokumentu modura bidali beharko didazue Gmailetik.
- Institutuko ikasle zein irakasle bat aukeratu eta bere euskalkian hitz egiten elkarrizketatu.
- Ondoren, zuen Youtubeko kanalera igo beharko duzue eta bideo horren lotura nirekin Gmail bidez partekatu.
- Elkarrizketa bera igo dezakezue edo nahi izanez gero, maila desberdinetako ikasle edo familiakoekin eskuineko bideoa bezalako zerbait egin dezakezue .
- Laguntza modura, hona hemen: batetik, euskalkien lekukotasunak biltzen dituzten bi web orri eta bestetik, euskalki desberdinen hiztegiak aurki ditzakezun web-orria:


