2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna



Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna , urtero, azaroaren 25ean ospatzen den Nazioarteko Eguna da. Dominikar Errepublikak proposatu zuen egun hau ospatzea eta beste 60 herrialdek babestu zuten. Ondoren, Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusien babesarekin egun hori ospatzea erabaki zen.


ZERGATIK PROPOSATU ZUTEN EGUN HAU OSPATZEA? 

1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikako Rafael Leonidas Trujillo diktadoreak Mirabal ahizpak hiltzea agindu zuelako, bere erregimenaren aurkako ekintzaileak izateagatik. Ahizpa horien eta munduan indarkeria jasan duten eta jasaten duten gainontzeko emakumeen kontrako indarkeria salatzeko, baita munduko herrialde guztietan emakumeen kontrako indarkeria desager dadin aldarrikatzeko, urtero, azaroaren 25ean egun hau ospatzen da.

HAUSNARKETARAKO UNEA HELDU DA.  Baloreak Blogean sartu eta "Kantu berriak" deitzen den sarrera aurki ezazu.  Bertan, orain aipatutako egunari buruzko bideo bi aurkituko dituzu. Ikus itzazu bideo horiek eta ondoren, eman gai horri buruzko zure iritzia sarrera honetan.

Hemen, sarrera horretako bigarren bideoa eta bideoaren letra: 


Berritsu-isilak, polit-itsusiak, 
argal-lodi, ilun-argi, altu-baxuak, 
elbarri eta itsu, gor edo mutuak. 
Denak ezberdinak, eskubide berberak.


Gorputz eta izaera bakarrekoak gu, 
nork bere burua maitatu,
 nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan, 
aukera neurea izango da! 


Nire gorputza da 
aske eta librea, 
nahi dudan moduan, 
maite dudan munduan. 


Elkartu, sentitu, nahi duzunarekin. 
Zer lagunekin batu, aukera zeuk egin. 
Zure desio eta zaletasunekin
 aurrera egin maitatzen zaituztenekin. 


Gorputz eta izaera bakarrekoak gu, 
nork bere burua maitatu, 
nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan, 
bidea nirea izango da! 


Nire gorputza da 
aske eta librea, 
nahi dudan moduan, 
maite dudan munduan.

2 iruzkin:

  1. Ez litzateke inolako indarkeriarik existitu beharko, denok berdinak garelako eta elkar errespetatu behar dugulako.
    Bloga asko gustatu zait, Itsasne, gu hezteko baliabide motibagarri eta desberdina.
    Marleny

    ErantzunEzabatu
  2. oso polita da,bloga asko gustatu zait.
    Neskek eta mutilek eskubide berdinak dituztela uste dut. Bideoa oso ederra da.

    ErantzunEzabatu